Skip to main content

Patata landatzen

2024/03/15
Irudia
Patatak landatzen

Atzokoan, Mahi Mahi-koen eskutik, LH 3.mailako ikasleek jangelako elikagaiak nondik datozen aztertzeko aukera izan zuten. Hain zuzen ere, patataren historiari buruzko saioaz gozatzeko aukera izan zuten: nondik datorren, noiz hasi ginen elikagai gisa erabiltzen...  5 patata mota aztertu zituzten, hauen ezaugarriak eta nola desberdindu ere ikasi zuten. Patataren erabilera ezberdinak ere aztertu zituzten, badakizue badirela patataz eginiko oihalak? Harrigarria! Patataz eginiko platerak ere ikusi zituzten: patata tortila, ilarrak patatekin, patata minak, poltsako patatak...

Saioa amaitzeko, baratzera jaitsi ziren eta bertan ezagututako bost patata motak landatu zituzten denen artean. Ea ekainerako patata uzta ederra biltzen dugun!!!

 

Irudia
Irudia
Irudia

Azken albisteak

Irudia
LGTBIQ+
2024-05-17
Aniztasunari ikusgarritasuna emateko eta ikaskideekin sentsibilizazioa lantzeko helburuarekin hainbat ekintza burutu ditugu aste honetan zehar.
Irudia
Agenda 2030
2024-05-16
EA 2030 barruan, ikasleek diseinatutako ekintza-plana gauzatu da aste honetan, herritarrak energiaren erabilera jasangarriaz kontzientziatzeko helburuarekin.
Irudia
Ikastolako jaia_egitaraua
2024-05-14
Urtero legez, badator Zubimusu Ikastolaren egun handia! Hona hemen egitaraua.