Skip to main content

Bizipoza jaiaren baitako tailerrekin ederki gozatu dute ikasleek

2023/05/29
Irudia
Biak bat elkartearekin

Ekainaren 18an Bizipoza jaia ospatuko dugu Villabonan eta gaur, maiatzak 30, 18.30ean, Gurea Antzokian aurkeztuko da ekitaldia. Bertan, ekainaren 17an eta 18an burutuko den festan parte hartuko duten elkarteen aurkezpenak egiteaz gain, zuzeneko emanaldiak ere egingo dira.

ZUBIMUSU Ikastolak ere parte hartuko du Bizipoza jaian eta horren harira, HH5etik DBH 4 arteko ikasleek Mundu berri bat guztiontzat lelopean tailerrak egin dituzte egun hauetan. Besteak beste, Down sindromea, Gehitu eta Biak bat elkarteek hartu dute parte ikasleekin eginiko tailerretan.

Biak bat, esaterako, Altsasun 2011.urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Animaliek lagundutako esku-hartzeak erdigune izanda, behar psikosozialak asetzeko proiektu sozial berritzailea da eta ikasleek ederki gozatu dute txakurrekin izandako hartu-emanarekin.

Ikusi irudiak eta gozatu ikasleen aurpegiekin!

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Azken albisteak

Irudia
LGTBIQ+
2024-05-17
Aniztasunari ikusgarritasuna emateko eta ikaskideekin sentsibilizazioa lantzeko helburuarekin hainbat ekintza burutu ditugu aste honetan zehar.
Irudia
Agenda 2030
2024-05-16
EA 2030 barruan, ikasleek diseinatutako ekintza-plana gauzatu da aste honetan, herritarrak energiaren erabilera jasangarriaz kontzientziatzeko helburuarekin.
Irudia
Ikastolako jaia_egitaraua
2024-05-14
Urtero legez, badator Zubimusu Ikastolaren egun handia! Hona hemen egitaraua.