hitzaldia

Maider Etxeberria psikologoak doluari buruzko hitzaldia egingo du

Maider Etxeberria psikologoak hitzaldia egingo du urtarrilaren 20an, osteguna, 17:30ean, Villabonako Subijana etxean. Dolua izango hizpide. Jarraitu irakurtzen.

Jose Luis Sukiak hitzaldia egingo du Villabonan, hezkuntza lege berriaren inguruan

Hezkuntza sistema propio baterako oinarriak jasotzen dituen “Bihar” endekalogoa aurkeztuko du Ikastolen Elkarteko zuzendariak urtarrilaren 13an Subijana Etxean. Jarraitu irakurtzen

Alvaro Beñaran pedagogoak eta psikomotrizistak hitzaldia egingo du asteartean Zubimusun

Gure 2ZIA proiektuan, familia bidelagun izatea nahi dugu. Hori dela eta, familientzat hainbat hitzaldi antolatu ditugu ikasturte honetan. Oraingoan, Alvaro Beñaran izango dugu gure artean: asteartean, 18:00etan, Txermingo jangelan. Pedagogoa eta psikomotrizista da Beñaran, eta emango duen hitzaldian, haurraren garapenaren zentzua ulertzen lagunduko digu. Haurraren garapenean helduarekin izandako harremanen garrantziaz arituko da ere eta afektua eta mugak, heldutasun prozesuaren oinarriak izango ditu hizpide, besteak beste. Hizlariak euskaraz egingo du hitzaldia.

Estitxu Fernandezen saioa urtarrilaren 18an

1-3 urteko haurren gurasoei eta interesa duen edonori zuzenduta, datorren urtarrilaren 18an, Zizurkilgo ikastolan,  Estitxu Fernandez psikologoak hitzaldia eskainiko du "1-3 urteko haurra ezagutzen" izenburupean. Adin tarte honetako haurraren garapena (garapen emozionala, autonomia ...) izango du hizketagai. 10:00etatik 12:00etara izango da hitzaldia. Interesa duzuenok izena eman behar duzue aurretik, ikastolako idazkaritzan (943 692 321) edota webguneko formularioa beteta.

Javier Bahón adituak hitzaldia egingo du astelehenean Zubimusuk antolatuta

“Gure seme alabek behar duten motxila” izenburupean hitzaldia egingo du Javier Bahón adituak astelehenean. 17:30ean izango da, Gurea zineman. Tuinnovas hezkuntzako berrikuntza eta coaching laborategiko burua eta nazioarteko hezkuntza metodologien dibulgatzailea da Bahón. XXI. mendeko herritarra izateak aurreko belaunaldietan behar ez ziren konpetentzia eta gaitasun batzuen garapena eskatzen du. Horregatik, familiek behin eta berriz entzuten badute ere gaur egun gazteek mundu ezezagun baterako prestatu behar dutela, ez dute ondo ulertzen zer esan nahi duen horrek. Hori guztia hobeto ulertzen lagunduko du Bahón-ek.  

Estitxu Fernandezen saioa urriaren 5ean

Estitxu Fernandez psikologoak saioa egingo du urriaren 5ean Zubimusu ikastolan, 10:00etatik 12:00etara. "0-6 etapa. Mugimendu librea, autonomia eta sozializazioa" izango da saioaren gaia. Dohainik izango da, eta izen-ematea ikastolan egin behar da, edo 943692321 telefonora deituta.

RSS - hitzaldia-era harpidetu