ikasle

WUKROrako laguntza jasotzeko apaingarriak egin dituzte ikasleek

Urtero bezala, LH 6.mailako eta DBHko ikasleak gabonetako apaingarriak egiten aritu dira buru belarri Zizurkil eta Villabonako dendetan banatzeko eta, bide batez, herritarrei diru laguntza eskatzeko. Apaingarriekin jasotako laguntza Wukrora bideratuko da aurten. Jarraitu irakurtzen.

Aisiola begirale eskolaren aurkezpena abenduaren 2an izango da

Haur eta gazteen aisialdirako begirale diploma eskuratzeko ikastaroa eskainiko da aurten ere Zubimusu Ikastolan. Aurkezpen bilera 16:00etan izango da, Txerminen. Jarraitu irakurtzen.

Naturaz gozatzen aritu dira gaur HH-ko ikasleak

Herriko hainbat txokotan
paisaia da ederra
ta izan dugu gaurkoan
gozatzeko aukera
aldapan gora-behera
ibili ostean
badugu zer kontatu
laguntxo artean

Ikusi argazkiak

 

Natura: liburu paregabea bizitza ulertzeko

Bizipen eta ikaskuntza ugari eskaintzen dizkigu naturak. Liburu paregabea da bizitza bera ulertzeko. Ikusi argazkiak.

Musuko erabilgarriak 6 urtetik gorako ikasleentzat

Amasa-Villabonako Udalak musuko berrerabilgarriak banatu ditu 6 urtetik gorako herriko ikasleen artean, tartean baita Zubimusuko Ikasleei ere. Musukoek “Berpiztu Amasa-Villabona” leloa dute albo batean, herriaren eta bertan bizi garenon bizi-gogoa goraipatzeko. Jarraitu irakurtzen.

RSS - ikasle-era harpidetu