Irakurlagun
AZALPENA
Maila ezberdinetako ikasleak bikoteka elkartu eta irakurketa saio bereziak antolatzean datza.
HELBURUAK
- Irakurzaletasuna bultzatzea.
- Maila ezberdinetako ikasleen arteko komunikazioa bultzatzea.
- kasleen arteko laguntzan oinarritutako hezkuntza erraztea.
- Ikasle nagusien autoestimua garatzea, ikasleen bilakaera baloratuz.
- Irakurlagunari laguntza emateko konpromisoa eta ardura hartzea.
- Irakurlagunari idatzizko testuen aurrean interesa piztea.
- Aurreneko mailako ikasleen irakurketan aurrerapausoak ematea.
- Ikasleen ezaugarriak kontuan izanik, begirunean heztea.
- Irakurketa eta idazketaren irakaskuntzan gozatzea.
METODOLOGIA
Taldeak honela antolatzen dira:
- LH6-LH3
- LH5-LH2
- LH4-LH 1
-IRAKURLAGUNTZAILEA eta IRAKURLAGUN BESOETAKOen arteko bikoteak egin.
-IRAKURLAGUN KONTRATUA osatu.
-Kasu batzuetan liburuak tutoreak aholkatzen ditu eta beste batzuetan irakurle berak.
-Leku eta espazio aproposak bilatuko dira irakurketa saioak erosoak izan daitezen: liburutegia, psikomotrizitate gela, jolastokia, parkeak, zelaiak…
-Lehenengo saioan nork bere burua aurkezten du: izena, maila, bizilekua, zaletasunak, eskolaz kanpoko ekintzak…
-Irakurketa saioa egin.
-Irakurketa saioetan aholku hauek ematen zaizkio irakurtzaileari:
- Arreta handiz irakurri.
- Poliki-poliki irakurri.
- Ongi ahoskatu.
- Doinua, soinuak eta keinuak “antzeztu”.
- Marrazkiak erakutsi.
- Irakurlagunari noizbehinka ia ongi ulertzen duen galdetu.
- Bukaeran, zer gustatu zaion gehien eta gutxien galdetu.
-Eta aholku hauek irakurlagun besoetakoari;
- Irakurlaguntzaileari kasu egitea.
- Irakurketa une preziatu horretaz disfrutatzea.