Hezkuntza Kooperatiboa

Ikasketa kooperatiboa (IK-KI) ikasten ikasteko tresna lagungarria da.

Johnson, Johson/Holubec (1999) dion bezala :

“kooperatzeak batera lan egitea esan nahi du, amankomuneko helburu batzuk lortzearren. Egoera kooperatibo batean, norberak emaitza onak lortu  nahi ditu berarentzat eta taldeko beste guztientzat”

IK-KI ren HELBURUAK

  • Parte hartzen duten  ikasle guztien emaitzak hobetu. 
  • Ikastalde inklusiboak lortu.
  • Ikasle bakoitzaren autonomia garatu.
  • Irakaskuntza indibidualista aldatzen hasi.
  •  Irakasleengan hausnarketa metodologikoa eragin.
  • Ikasleen autoebaluazioa sustatu eta antolatu.
  • Elkarbizitza hobetu (kooperazioaz  elkarbizitza lantzen da)

IK-KI SUSTATZEKO ARGUDIOAK

  • Ikaskuntza kooperatiboa inklusiorako , integraziorako , solidaritatearen garapenerako, talde kohesiorako tresna bat da .
  • Ikaskuntza kooperatiboa hezkuntza sistemaren helburu bat da eta aldi berean oninarrizko konpententziak garatzeko bide bat
  • Egitura kooperatiboak gelan erabiltzeak aniztasunari erantzuteko estrategiak garatzeko aukera ematen digu.

IK-KIren ONURAK

  • Ikasleen arteko harremanak hobeagoak dira
  • Ikasle eta irakasleen arteko harremanak ere, hobeagoak dira.
  • Ikasle guztiek lan handiago eta emankorrago egiten dute.
  • Ikasleek ikasten dute beraien arteko desberdintasunak onartzen.
  • Aukera ematen die irakasleei alde batetik, beste zenbait lankide gelako jardueran parte hartzeko eta, bestetik ikasleei banan-banako arreta eskaintzeko.

NOLA LANTZEN DUGU IK-KI?

Ikasketa kooperatiboa lantzeko Viceko Unibertsiotateko CIFE eta GRAD Taldeek eskeinitako Programa, Ikasteko Koperatu/Kooperatzen ikasi, jarraitzen dugu. Programa honetan, metodologia hau garatzeko hiru lan eremu proposatzen dira:

A EREMUA: Taldearen kohesioa (kohesio dinamikak)

B EREMUA: Taldeko lana irakasteko baliabide gisa (lankidetza egitura kooperatiboak)

C EREMUA: Taldeko lana irakatsi beharreko eduki gisa (autorregulaziorako tresnak: ekipoko planak)

IK-KI ZUBIMUSU IKASTOLAN

Gure ikastolak 2013-2014 ikasturtean hasi zuen bere ibilbidea Ikasketa Kooperatiboko proiektuarekin. Hasiera baten lehen hezkuntza eta DBHko tutore bakar batzuk hasi ziren metodologia honekin lan egiteko saiakera batzuekin.

2013-2014 ikasturtean zehar gure ikastola Lasarteko Berritzeguneko  Joxemari Aracama  adituaren laguntzarekin, ikasketa kooperatiboa gure eguneroko jardunean orokortzen hasi ginen.

Gaur egun, ikasketa kooperatiboa gure metodologian pisu duen jarduera da.

Arkatzak erdira egitura

Armiarma sarea dinamika