Eki Proiektua

Euskal Curriculumari erantzuteko sortutako ikasmateriala da, konpetentzietan oinarritua eta IKTak integratuta dituena.

EKI ikasmaterialek ikaslearen irteera profila dute oinarri,  ikaslea DBH bukaeran konpetentea izan dadin. Ikasleek bizitza pertsonalean, sozialean, akademikoan eta laboralean hainbat egoerei aurre egiteko behar dituzten trebetasunak eskuratzeko  aukera ematen du.

Integrazio pedagogiaren metodologian oinarritzen da, hau da, ikaslea egoera konplexu baten aurrean jartzea eta bera ikaskuntza prozesuan protagonista izatea. Irakaslearen zeregina ikaslearen motibazioa suspertzea, eta ikaskuntza prozesuan gidatzea da. Talde lanean ikasten da Ikasketa kooperatiboan oinarrituz. Konpetentziak mailaka eta etengabe garatzea.

Oinarrizko konpetentziak gure ikasleak bizitzarako prestatzeko beharrezkoak dira. Honako hauek dira: ikasten eta pentsatzen ikasi , elkarrekin lana egiten eta bizitzen ikasi,  norbera izaten ikasi,  egiten eta ekiten ikasi eta  komunikatzen ikasi.

Ikaslea, unitate bakoitzaren amaieran konpetentea izatea da helburua: proposatutako egoera bati irtenbidea ematea, ikasitako edukiak erabiliz.