Aurrematrikula egiteko aukera dago oraindik bihar (otsailak 24) arte

ZUBIMUSU Ikastolan, Lehen Hezkuntzan hasitako ibilbideari jarraipena ematen diogu DBHn. Ikaslea bere ibilbidean aukerak egiten hasiko da eta etapa honen helburua bada ikaslea ondorengo ikasketak egiteko eta lan mundurako prestatzea. Ibilbide honetan Orientazio Departamentuaren laguntza eta aholkularitza du.

Etapa honetan konpetentzietan oinarrituta lan egiten jarraitzen dugu. Ikasleak eguneroko bizitzan aurkitzen dituzten egoerei arrakastaz aurre egiteko gai izatea bilatzen dugu. Horretarako, arloetako ezagutzak eskuratzeaz gain, ikasitako ezagutzak arazo-egoera berrietan erabiltzea eta transferitzea bilatzen dugu.

Arlo gehienetan EKI proiektua erabiltzen dugu. Ikasleek IKTen konpetentzietan eta ezagutzan sakon dezaten, lehen mailatan paperezko eta eredu digitala uztartzen ditugu. Azken mailatan, berriz, EKI proiektu digitala da lan tresna nagusia. Horrela, eguneroko jardunerako ikasleek ordenagailuak erabiltzen dituzte.

ZUBIMUSU Ikastolan aurrematrikulazio epea zabalik dugu bihar, ostirala, otsailak 24, arte. Interesa baduzu 9:00etatik 13:30era edo 15:00etatik 18:00etara duzu idazkaritza zabalik. Gainera, oraindik bisita gidatua egiteko hitzordurik eskatu ez baduzu, aukera duzu 943 692321 telefono zenbakira deituz. 

Etiketak: