DBHko ikasleek Jasone Osoro idazlearekin hausnartzeko aukera izan dute

DBH2ko ikasleek Jasone Osoro idazlearen bisita jaso dute. ZUBIMUSU Ikastolak ikasleen artean irakurketa bultzatzeko helburuarekin, aurreko ebaluaketan irakurri zuten Ezekiel, Elgoibarko idazlearen liburua. 

Ordubeteko saioan liburuaren inguruan hausnartzeko beta izan du talde bakoitzak.

Oso saio interesgarriak izan dira eta ikasleak adi-adi aritu dira Osororen azalpenak entzuten. 

Idazlearen inspirazioa, esperientzia nabariak dira eta azalpenak eskaini eta gero ZUBIMUSUko Ikasleek galderak egiteko aukera izan dute. 

Benetan aberasgarria izan da horrelako idazle bat gurean izatea! Mila esker Jasone!