Olentzeroren bisita jaso dugu! Eguberri on!

ZUBIMUSU Ikastolan Olentzeroren bisita jaso dugu eta haurrek emozioz egin diote ongi etorria. Ikazkina ikastolako txikienekin izan da hizketan eta abesteko tartea ere izan dute ilusioz eta pozez beteriko aurpegitxoek. Zaku bete opariz iritsi da gurera Olentzero eta bera bezala, baserritar jantzia soinean genuela izan gara momentu magikoarekin gozatzen. 

Gabonetako oporrak iritsi dira eta ZUBIMUSU Ikastola osatzen dugun ikasle, irakasle eta familia guztien partez Eguberri zoriontsuak eta urte berria ilusioz eta indarrez hastea opa dizuegu.