Euskarazko material eskaintza zabala Neguko katalogoan

Ikastolok ohiko ikasmaterial propioaz gain (testu-liburuak), bestelako material anitza sortzen eta zabaltzen dugu: multimedia CD-ROMak, panpinak, ipuinak, puzzleak, mahai jokoak... Hezitzailea, jostagarria eta euskaraz egina den ikasmaterial honek sari ugari irabazi ditu, bai bertan bai nazioartean.   

Gure xedea, ikastola osatzen dugun partaideei, material hau denda arruntetan baino baldintza hobeagoetan eskaintzea da. Ikastolen Elkartearekin adostu dugun sistemaren bitartez, urte osoan zehar eta produktu guztietan %10ko deskontua izango dugu ikastolako guraso eta langileok.

 Aipatutako hainbat jostailu eta produktu ZUBIMUSU Zentroan, Txerminen eta Zizurkilen ezarritako apalategietan dauzkazue ikusgai. 

 Gabonetarako produkturen bat erosteko interesa duzuenek Zentroko idazkaritzan egin dezakezue eskaera. Gu arduratuko gara eskaera hori bideratzen eta, heldu bezain laster, jakinaraziko dizuegu.

Eskaintza zabalagoa, Neguko katalogoan duzue