ZUBIMUSU Ikastolan libre bizi nahi dugula ozen esan dugu!

ZUBIMUSU Ikastolan ere libre bizi nahi dugu eta horregatik, azaroaren 25aren baitan, emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako ekintza ezberdinak burutu ditugu irakasle zein ikasleak hausnarketara eraman eta gaiaren inguruan sentsibilizatzeko. 

Haur Hezkuntzan, ipuina ikusi eta gaiaren inguruan hitz egin dugu. Gainera, sarreran edo zeharbideetan puntu morea jarri eta ipuinaren inguruan egindako marrazkiak bertan zintzilikatu ditugu eta baita tximeleta moreak ere. 

Lehen Hezkuntzan, ikasleak talde txikitan banatu dira eta hamabost minutuan talde bakoitzari kartel baten esanahia zein den eztabaidatzeko eskatu zaio. 3 esanahiak komunean jarri dira eta ondorengo galderen inguruan hitz egin da adinaren arabera galderak egokituz: 

• Zer irudi ikusten duzue kartelean? Zer esan nahi dute…? 

• Kartelaren leloak zer adierazten du? 

• A25 egun honetan zer aldarrikatzen da? 

• Kartela egun honetarako egokia al da? Zergatik? 

• Egun hauetan erreibindikazioa egiten jarraitu behar al da? Zergatik?

 • Zeri erreparatu diozuen horrelako ondorioak ateratzeko? 

• Pertsona guztiei berdin eragiten al die bortizkeriak? Zergatik? 

Halaber, tximeleta moreak egin dituzte. 

 

DBHn, ondokoa izan da helburua: hezkuntza komunitate osoaren erantzun trinkoa ikustaraztea indarkeria sexistaren kontra. Hala, Egun on prinzesa film laburra ikusi dute. Ondoren, Volar filmaren inguruan hausnartu dute. Hala, bortizkeria matxista jasan  duten emakumeen testigantzak ezagutu dituzte. Eztabaidatzeko edo gaian murgiltzeko aproposa erabat.

Bestalde, gaiaren inguruan sentsibilizatzeko askatasuna gaitzat eman eta post-itetan idatzi dituzte euren gogoetak eta oso ariketa aberasgarria izan da. 

ZUBIMUSU Ikastolan ere esan ozenki: libre bizi nahi dugu!