KALABAZAK HUSTU ETA KANDELAK PIZTEKO GARAIA DA! BADATOR GAU BELTZA!

Gaur ostirala egun berezia izango dugu ZUBIMUSU Ikastolan. Aspaldiko euskal tradizio bat berreskuratuko dugu: Gau Beltza

Bestalde, astelehenean, urriaren 31ean (astelehena), herriak ere bat egingo du jai honekin eta Amasa-Villabonan ospatuko diren ekitaldietarako gonbitea luzatzen dizuegu, bertan parte-hartzera animatuz. Egitarau ederrarekin gozatzeko aukera aparta izango da eta!

Ikusi egitaraua HEMEN

Kalabazak hustu eta kandelak piztu

Udazkenetik negurako egun gero eta ilunagoen bueltan, erritu ezberdinak egin izan dira Europa osoan. Baita Euskal Herrian ere. Hala, gurean ere badira kontakizunak, kalabazak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat barruan sartu eta bide bazterretan argiztatuta jartzen zirenekoak; bizilagunak beldurtu eta hildakoen arimei bidea erakusteko jarriak. Tradizio hori guztia berreskuratze aldera  kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian.

Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Amasa-Villabonan ere elkarrekin ospatuko dugu jaia, euskaratik eta euskaraz. 

Gozatu dezagun gure jaia, gora Gau Beltza!