Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina abian da

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina martxan da eta azaroaren 10era  bitarte, hiru saski dituzu aukeran: beltza, berdea (ekologikoa) eta zuria. Hauen balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da. Hemen informazio eta eskaerak egiteko esteka ERRIGORA ESKAERA 

Bat egiteko garaia da aurtengo leloa. Lehenik, zonifikazioa gainditzeko garaia delako. Bigarrenik, Agerrean bereziki, euskararekin berradiskidetzeko eta euskararentzako aldekotasun berriak biltzeko garaia delako. Hirugarrenik, Agerreko euskaltzaleak bildu eta aurrerako bidea bateratzeko garaia delako. Eta laugarrenik, Nafarroarekin bat egiteko garaia dugulako euskal herritarrok orohar, herri senez, euskarari mugak kentzeko eta elkarrekin aritzeko.

 ZUBIMUSU Ikastolatik saskiak eskatzera gonbidatzen zaitugu, geuk egiten ez badugu, ez baitu inork egingo.