Bihotz biriken suspertzearen inguruko ikastaroa egin dute maila guztietako irakasleek
Haur Hezkuntzako umeek ZUBIMUSU Ikastolako hamaiketakoa jan edo jangelan bazkaltzean autonomia izaten irakasten diegu eta horretan lagundu nahi diegu modu seguruan. Horren jakitun, HHko irakasleek egunerokotasunean aurki ditzakegun arazoei nola erantzun ikasteko tailerra egitea proposatu zuten eta horretan aritu dira aste hauetan maila guztietako irakasleak. Bihotz biriketako suspertzea eta arnas bideetako buxadura ikastaroa Garazi Azaldegi pediatrak eskaini digu eta oso interesgarraia eta baliagarria izan da.
Heriotzen %50 gaixotasun kardiobaskularren ondorioz izaten dira, bihotz birika gelditzean %60 ospitaletik kanpo ematen dira eta gaur egun lekukoen %15ak bakarrik egiten ditu bihotz birikak bizkortzeko teknikak. Zentzu honetan, bihotz biriketako bizkortze tekniketan trebatzeko ikastaroak ongizatea eta osasuna sustatzea izan du helburu eta saio praktiko eta errazekin burutu da. Besteak beste, bihotz geldialdi bat identifikatzen eta hala egoera baten aurrean zer egin behar dugun ikasten aritu gara. Desfibriladorea nola erabili ere erakutsi digu Garazi Azaldegik.
Jantokiko begiraleek ere urtero egiten dute horrelako ikastaroa eta laster egingo dute saioa.