Nafarroa Oinezera joateko autobuserako txartelak salgai dira ZUBIMUSU Ikastolan

Datorren urriaren 16an Tafallan ospatuko den Nafarroa Oinez festan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Euskararen aldeko jai garrantzitsua ez galtzeko, Tolosako Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta, autobusa izango dela Villabonatik. Horretarako, ZUBIMUSU ikastolako idazkaritzan eman behar da izena. Prezioa 13 euro dira eta atarikide txartelarekin, 11 euro. Izen ematea urriaren 13an (osteguna) bukatuko da.

Festaren inguruan informazio gehiago nahi duenak, www.nafarroaoinez.eus web gunea bisita dezake