Errigora Zubimusuko jantokian

Askora eta Errigorarekin elkarlanean garatu da proiektua. Elkarlan honen helburua herrigintza eta herri-onura praktikara eramatea izan da, hiru ardatz nagusiri erantzuna emanez:

  • Euskal Herriko zonalde ezberdinak eta Nafarroa erdialde eta hegoaldearen artean harreman egonkor eta iraunkorrak egituratzea
  • Bitartekaritza ez-espekulatibo eredua(k) sortzera begira ale bat gehiago jartzea
  • Bestelako ekoizpen-ereduei begira urrats berriak sustatzea

Honako bideo honetan jaso dute Askorak eta Errigorak hainbat ikastolaren testigantza. Proiektuan behin eta berriz azpimarratu den bezala, “su txikian egosiko dugu, guztion artean, elikadura-burujabetza”.

ERRIGORA JANTOKIAN BIDEOA