Araba Euskaraz-era joateko autobusa iganderako

Argantzun Ikastolak antolatu du aurtengo Araba Euskaraz jaia, ekainaren 19an Gasteizen ospatuko dena. Ohi bezala, Galtzaundi Euskara Elkarteak autobusa antolatu du bertara joateko. Villabonatik irtengo da: 09:30ean Kale Berria 8ko geltokitik eta 09:32an kiroldegiko geltokitik. Itzulera, berriz, 19:30ean izango da.

Autobusaren prezioa 15 eurokoa izango da, eta Galtzaundiko kideek zein Atarikideek 13 euro ordainduko dituzte. Nahi dutenek ikastolako idazkaritzan eman behar dute izena.

Hemen aurki dezakezue aurtengo Araba Euskaraz jaiari buruzko informazio gehiago eta egitaraua: Araba Euskaraz 2022