Maiatzaren 28an egingo dugu ikastolako jaia

Ikasturtearen azken txanpan gaude eta eguzki izpiek ematen diguten aldarte onarekin IKASTOLAKO JAIA antolatzen ari gara. Aurten ere egun osoko egitaraua prestatu dugu, denetariko jarduerekin: mendi irteera, pintxoak, bazkaria, bingoa, tailerrak, tonbola, musika eta dantza emanaldiak…

Bazkariko menua honakoa izango da: Paella, izozkia, ogia eta edaria. Helduek 12 € ordaindu beharko dute eta haurrek 6 €.

Bakarirako txartelak maiatzaren 22ra bitartean egongo dira eskuragarri, honako lekuetan:

Ikastolako idazkaritzan.

  • Villabonan, Zentro eta Xiker tabernetan eta Amasa kafetegian.
  • Zizurkilen, Ogi-Zuri kafetegian.

Txartelak erosi ondoren, mahaia taldeka antolatzeko, eskaera egin dezakezue ondorengo esteka beteta:  MAHAI-ANTOLAKETA, bertan arduradun baten izena eta taldearen kopurua zehaztu beharko dituzue. Behin eskaera egin eta gero ezingo da aldaketarik egin.

Gehienez, 650 pertsonentzako egongo da lekua bazkarirako. 

ZATOZ eta OSPA DEZAGUN ELKARREKIN IKASTOLAKO JAIA!!!