Autobusa Herri Urratsera joateko

Bi urteko hutsunearen ondoren, Seaskako Ikastolek ondoan behar gaituztelako, aurten ere ez diogu hutsik egingo Herri Urrats jaiari. Azken ekitaldietan bezala, Galtzaundik autobusa antolatuko du Senperera gerturatu eta hango aintziraren bueltan egun ederra igarotzeko.

Aurten hitzordua maiatzaren 8an izango da.

Autobuserako izena Zubimusu Ikastolan bertan eman daiteke. Joan-etorria 13 euro kostako da eta Galtzaundikide eta Atarikide direnei, 11 eurotan aterako zaie. Egunean bertan, autobusa Villabonako Elizako geltokitik 9:50ean pasatuko da eta Zizurkilen, Joxe Arregi plazatik, 9:55ean.

Zubimusu Ikastolak Herri Urratsera joatera animatu nahi zaituzte. Izan ere, beti dago arrazoi on bat bertaratzeko baina aurten bi urteko hutsunearen ondoren gure babesa helaraztea garrantzitsua da. Seaskako ikastolek urte gutxitan ikasle kopurua bikoiztea lortu dute eta txalotzekoa da, baina horrek beste arazo bat ekarri die. Frantziako Hezkuntza Ministerioak ez die beharrezkoa duten irakasle kopurua jarri nahi.

Bota diezaiegun esku bat, gozatuz eta elkartzen gaituen guzti hura partekatuz.