Martxan da Errigora kanpaina

Errigorak udaberriaren atarian egiten duen olio eta kontserben kanpaina iritsi zaigu jada, Nafarroa hegoaldeko euskalgintza, ikastolak eta bertako nekazariak babesteko Errigorak egiten duen kanpaina, alegia.

Martxoaren 30a bitarte Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak eskatzeko aukera izango dugu.

Aurten ere, produktu guztietan dago produktu konbentzionala edo ekologikoa eskatzeko aukera. Honako estekan duzue informazio guztia: Errigora kanpaina 2022

Eskaera Errigorako web orrian egin dezakezue: www.errigora.eus