Udako aisialdi eskaintza Zirimola taldearekin

Urteroko moduan, Zirimola ikastolen Aisialdi Taldeak 2022ko udarako eskaintza prest du.

Euskal Herri osoko haur, gazte eta nerabeek parte hartzen dute Zirimolako udalekuetan. Euskara ardatz izanik, ingurune naturalarekin errespetuan antolatzen diren egonaldiak dira.

Izen-ematea martxoaren 16tik maiatzaren 6ra arte izango da zirimola.eus atarian. Informazio gehiago ondorengo estekan: Udako aisialdi eskaintza.