Lilaton lasterketarako izen ematea zabalik dago

Lilaton lasterketaren 32. edizioa izango da aurtengoa, eta martxoaren 6an egingo da. Iazko edizio birtualaren ondoren, Donostiako kaleak hartuko ditu berriz ere probak. Antolatzaileek adierazi dutenez,  segurtasun neurri guztiak hartuko dituzte lasterketan, parte hartzaile guztien osasuna zaintzeko.

Zubimusu Ikastolak dei berezia egiten dizue aurten ere komunitateko emakume guztiei, eta Lilaton lasterketan parte hartzera animatzen zaituzte. Hala, parte hartu nahi duzuenok ikastolaren bidez eman dezakezue izena, zubimusu@ikastola.eus helbidera mezua bidalita edo idazkaritza deituta (943 69 23 21). Izena emateko azken eguna otsailaren 18a izango da, eta aurten, norberak ordaindu beharko du inskripzio kostua.

Izena ematea 12 euro izango da, eta beste urte batzuetan ez bezala, aurten euro solidarioa ia prezioan sartuta egongo da. Euro solidarioarekin lortutako dirua AGIFES elkartera bideratuko du aurten Lilaton lasterketaren antolatzaile den Atletico San Sebastian taldeak.

Animatu lasterketan parte hartzera!