Mendebaldeko Saharara bidaltzeko janari bilketa

Urteroko deialdiarekin bat eginez, arte lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, eta olioa jasoko da. Elikagai horiez gain, sarreran aipatutako konpresak, haurrentzako eta helduentzako pixoihalak eta eskolako materiala.

Zizurkilen eta Txerminen ikasleen geletan batuko da materiala, eta Zentroaren kasuan idazkaritzan. Esan bezala, materiala jasotzeko azken eguna otsailaren 4a izango da.

22 urtez saharar herriari laguntzen

Tolosaldea Sahararekin Elkartea 2000. urteaz geroztik ari da saharar herriari laguntzen. Urte guzti hauetan, janari bilketaz gain, beste hainbat proiektu jarri dituzte martxan: elkartasun bilketak, haurren harrera programak, hitzaldiak, bideo proiekzioak, erakusketak, erresistentzia haimak…

Izan ere, saharar herriak 47 urte daramatza zatituta, batzuk saharar errefuxiatu kanpamenduetan (bertan bizi ahal izateko kanpo-laguntza ezinbestekoa da), beste batzuk lurralde okupatuan eta beste batzuk lurralde askatuetan. Diasporan bizi diren sahararrak ahaztu gabe.

Pertsona horietako askoren eguneroko errealitatea giza eskubideen urraketa jarraitua eta harresi militar baten zatiketa dira, eta horren ondorioz 120.000 lagun Tindoufen (Argelia) dauden errefuxiatu kanpamenduetan bizitzera behartuta daude, bizi baldintza oso gogorretan.