Maider Etxeberria psikologoak doluari buruzko hitzaldia egingo du

Zubimusu Ikastolak gonbidatuta, Villabonan izango da urtarrilaren 20an, osteguna, Maider Etxeberria psiklogoa. Doluaz ariko da hitzketan. Hitzaldia euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko da.

Gai honen inguruan izan ditzakezuen zalantzak, kezkak eta galderak berarekin partekatzeko aukera egongo da. Hala, nahi duzuenok zubimusu@ikastola.eus helbidera bidali dezakezue zuen galdera, eta Etxeberriak hitzaldian erantzungo die.

Aurrez eman behar da izena

Egungo osasun egoera dela-eta, hitzaldira joateko aurrez eman behar da izena, zubimusu@ikastola.eus helbidera mezu bat bidalita edo 943 692321 telefonora deituta.

Gaia zuen interesekoa izango delakoan, bertaratzeko gonbita egiten dizuegu.