Negulekuak egingo dira ikastolan Gabonetako oporretan

Negua izango da gai nagusia, eta urtaro honen ezaugarrietan oinarrituta (iluntasuna, irristaketa, oreka…) hainbat jolas eta joko, tailer, eremu naturaletara irteera eta ekintza egingo dituzte haurrek.

Negulekuetarako programazioa Ikastolen Elkarteko hIzan egitasmoko sortzaile (haur hezkuntzako) eta Zirimolako kideen arteko elkarlanaren emaitza da. Adin tarte honetako haurraren beharretatik abiatuz eta ikastolaren hezkuntza markoaren baitan ondu den egitasmoa da.

Honako helburuak izango ditu Negulekuak:

  • Haurren artean euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea
  • Haurraren behar fisiko eta emozionalei erantzuten dien proposamen ludikoa eskaintzea
  • Haurrak protagonista bilakatzea, beraien parte-hartzea oinarri izatea
  • Partaide guztiok ikastolan gustura eta zoriontsu bizitzeko oinarriak finkatzea, eguneroko bizikidetza ohiturak landuz
  • Haur eta familiei konfiantzazko eta ziurtasunezko guneak eskaintzea

Aipatutako helburu hauek landuz, jolasari eta emozioen adierazpenei dagozkien hainbat balio landuko dira Negulekuetan: laguntasuna, elkarlana, enpatia, aukera berdintasuna…

Helburu hauen lorpenerako metodoa jolasa da, eta hezitzaileak bidaide dira. Egunero, euskara biziko dugu, bai gorputza, alde kognitiboa, emozionala, nortasuna eta soziala erabiliz.

Negulekuetan izena emateko joan ikastolako idazkaritzara, edo bete honako galdetegia: NEGULEKUAK