"Euskaraz bizi nahi dut" produktuak erosteko aukera ikastolan

Ikasleen artean euskaraz bizitzeko gogoa eta ilusioa sustatzeko ekintzak egingo dira abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Asmo horren bisibilizazioan eta girotzean lagungarri gertatuko delakoan, Euskaraz bizi nahi dut lelodun produktuak erostera gonbidatzen zaituztegu, egun horretan bertan –eta baita gainerakoetan ere, noski– erabiltzeko.

  • Kamisetak, urdinak eta beltzak, bakoitza bere diseinuarekin, neurri guztietan.
  • Ogitartekoak biltzeko Boc’n’Roll zorroak.
  • Botilak.

Eskaera egin nahi duzuenok, idazkaritzara deitu (943692321) edo emaila idatzi zubimusu@ikastola.eus helbidera.

Eskaera egiteko azkeneko eguna honakoa da: 2021/11/11

Ikastolan bertan entregatuko zaizkie eskatutako kamisetak ikasleei, aurrerago.