Martxan da XIV. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa

Euskal Herri osotik jasotzen dira lanak urtero, eta aukera paregabea izaten da euskarazko istorioak komiki bihurtzen dituzten artista gazte eta helduentzat. Aurreko edizioan 251 lan jaso ziren Euskal Herriko hamaika txokotatik; orain arteko edizio arrakastatsuena izan zen 2020koa.

Aurten ere lau kategoria ezberdin izango dira:

  • 9 urtera artekoena (2012 jaiotakoak barne).
  • 10-12 urte bitartekoena (2011ean eta 2009an jaiotakoak barne).
  • 13-16 urte bitartekoena (2008an eta 2005an jaiotakoak barne).
  • 17 urtetik gorakoena (2004an jaiotakoak barne).

Informazio gehiago nahi izan ezkero, www.galtzaundi.eus webgunean duzue.

Animatu eta parte hartu!