Beka deialdia

IAZ BEKA JASO ZUTENEI ZUZENDUTA:

Berrikuntzak daude aurten beka deialdian. Izan ere, aurreko urtean beka jaso zuten guztiei SMS bidez edo posta elektronikoz bidaliko zaie eskaera orria. Behin eskaera orria jasota:

Bertan dauden datu guztiak zuzenak badira, beka onartzeko bi aukera egongo dira:

  1. Etxetik onartzea, idazkaritzara etorri gabe. Eskarian bertan zehazten da horretarako jarraitu beharreko pausoak zein diren.
  2. Idazkaritzan sinatuta.

Eskaerako daturen bat aldatu behar bada, idazkaritzara etorri eta aldaketa justifikatzeko dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da (errolda, familia ugariaren ziurtagiria…)

BEKA ESKAERA BERRIA EGIN BEHAR DUTENEI ZUZENDUTA:

Beka eskaera egiteko informazio guztia idazkaritzan edo esteka honetan aurkituko duzue: Hezkuntza beka. Eskaera berriak idazkaritzan aurkeztu behar dira.

 

Zalantzarik baduzue, galdetu idazkaritzan (09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:00etara).