Euskadiko Kooperatibosmoan nabarmendu dute Zubimusu Ikastola

KONFEKOOP Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak egin berri duen Batzar Nagusian pandemiak hainbat sektoretan izan duen eragina aztertu dute, eta kooperatiben “erresilentzia eta moldakortasuna” nabarmendu dute. Hala, Rosa Lavin KONFEKOOP-eko lehendakariak azaldu du kooperatibok krisi honen erasoak “hobeto jasatea” lortu dugula, “gure balioak abian jarrita barrura zein kanpora begira: parte-hartzea, demokrazia eta, batez ere, erantzukizuna, autoexijentzia eta elkartasuna».

Kooperatibismoaren baloreetan oinarrituta, hainbat alorretan kooperatiba ezberdinek izandako bizipenak eta egindako egitasmoak ere azpimarratu dituzte batzar orokorrean. Horien artean dago Zubimusu Ikastola. Bideo honetan jasotzen da pandemia garaian Zubimusu Ikastolak egindako ahalegina: Ikastolan libre geratu ziren ekipo informatikoak Amasa-Villabonako haurren esku utzi zituen ikastolak, momentu horretan behar zituzten haurrek eta familiek erabili zitzaten.

 

Klikatu irudiaren gainean bideoa ikusteko

Zubimusu Ikastolaren izenean, eskerrak eman nahi dizkiogu KONFEKOOP-i gure lana balioan jartzeagatik. Zubimusun beti esan izan dugu “herritik eta herriarentzat” aritzen garela, eta hitzetatik harago beste pauso bat gehiago eman ahal izan genuen berriz iazko ikasturtean.

 

Irakaskuntzako kooperatibak kudeatzeko Vademecuma

Horrez gain, Konfekoop-ek garatu duen “Irakaskuntzako kooperatibak kudeatzeko Vademecuma” idazteko proiektuan ere parte hartu du Zubimusu ikastolak. Irakaskuntzako Kooperatibek beren bizitza osoan nahitaez bete beharreko izapide juridiko, administratibo eta ekonomiko orokor eta bereziak ezagutarazi nahi dira, eta izapide horien kudeaketa erraztu.

Gidaliburua egituratzeko, kooperatiben barruko erabaki-talde guztiak hartu dira kontuan: bazkideak, funtsezko ardatzak, eta barne-erantzukizunak dituzten erakunde guztiak.

Euskadiko kooperatibei buruzko legeriari jarraituz, Irakaskuntzako Kooperatibak arin eta dinamikotasunez kudeatzeko garaian baliagarriak izan daitezkeen dokumentuak bildu dira atal bakoitzean.