Kikarakadak proiektua ezagutu dute ikasleek

Kikarakadak proiektua gertutik ezagutu eta errefuxiatuen kanpamenduetan haurrak nola bizi diren bertatik bertara ezagutzeko, proiektuaren arduradun diren Galder Izagirrek eta Oraitz Garciak solasaldia egin dute Zubimusuko ikasleekin.

Txokolatea aitzakia hartuta, Kikarakadak proiektua nola eta zergatik sortu zen azaldu dute, eta sorreratik gaur arte zein garapen izan duen azaldu dute. Hainbat testigantza bideo ikusi ahal izan dituzte ikasleek, eta Lesboseko kanpamenduetan bizi diren haurren eta gaztetxoen egunerokoa ezagutu ahal izan dute.

Bideo honetan ikusi daiteke Izagirrek eta Garciak ikasleekin izan duten solasaldia.