Kikarakada Astea ospatuko dugu ostiralera bitartean

KIKARAKADA Astea ospatuko aste honetan Zubimusu Ikastolan. Mahi-Mahi-k egindako proposamenarekin bat eginez, Lesbos uharteko kanpamenduetan bizi diren haurrei lagunduko diegu.

Horretarako, hainbat ekintza antolatu ditu Mahi-Mahik, gaurtik ostiralera egingo direnak: erakusketa bat, janari bilketa, txokolate jana…

Ikastolatik, aste guztian zehar egingo dugun janari bilketan parte hartzera animatzen zaituztegu. Arroza bilduko dugu, eta, horretarako, ikasgela bakoitzean kaxa bat jarriko dugu. Horrez gain, proiektuari indarra emateko salgai dauden kikarak eta liburuak erostera ere animatu nahi zaituztegu. Aste honetan zehar, ikastolako idazkaritzan eskatu ahal izango dituzue.

Batu zaitezte elkartasun astera, eta marraztu ditzagun txokolatezko irribarreak Zubimusutik Lesboseraino!!