Enjoy English udalekuak aurten ere bai
Udalekuetan parte hartzeko izen ematea apirilaren 30era arte egongo da irekita, eta izena ikastolako idazkaritzan eman beharko da.
Izen-ematea asteka egin ahalko da, gutxienez aste bat eta gehienez bost aste. Aste bakarra aukeratzen bada, udalekuen prezioa 80€-koa izango da, eta aste bat baino gehiago aukeratzen bada 70€ asteko. Taldeak osatu eta udalekuak eskaini ahal izateko, gutxieneko ikasle kopuru bat egon beharko da.
Eleaniztasunean hezi
Enjoy English Ikastolen Elkarteak sortutako udalekuak dira baina gure Ikastolan burutzen direnak. Orain arte begiraleak ingeles hiztun natiboak izaten ziren baina Covid-19a dela eta, begiraleak bertakoak izango dira, haurrekin ingelesez hitz egingo dutenak. Honako helburuak ditu udalekuak:
- Ingelesezko komunikaziorako gaitasunak lantzea, jolas dinamikaren bitartez.
- Komunikazioan eragitea eta talde harremana indartzea.
- Ingelesa bizitzako egoera errealetan erabiltzea.
- Programak oinarrizko konpetentziak ere landuko ditu: elkarbizitza, elkarlana, ekimena, hausnarketa…
Ikastolen Elkarteak sortutako ikasmateriala erabiliko da udalekuetan. Proiektuetan oinarritutako metodologia erabiliz, taldean eta modu ludiko batean aste bakoitzean gai bat landuko dute haurrek.
Animatu eta eman izena!