Ikazkinen bisita jaso dute ikasleek

Ikazkinen bisita izan dugu gaur ikastolan, eta larunbatean Villabonan egingo den Olentzaroren Basoa ezagutzera joateko gonbita egin diete ikasleei.

Eskutitz bana ere banatu diete ikazkinek, Olentzaroren Basora joan ahal dutenek eskutitza eramateko. Ezin dutenek, Villabonan jarrita dauden postontzietan utzi ditzakete eskutitzak.

Zunbeltz elkarteak antolatu du aurten ere Olentzaroren Basoa egitasmoa, 70 boluntarioko talde batekin. Euskal ohiturak, euskal kultura, herrigintza eta auzolana biltzen dituzte, eta neguko solstizioko hainbat pertsonaia ezagutzeko aukera ematen dute: Olentzero eta Maridomingi, sorginak, galtzagorriak…

Mila esker Zunbeltz elkarteari beste urte batez haurren ilusioak eta gure nortasuna hauspotzeagatik!