SMH elkartekoen bizipenak ezagutu dituzte DBH-ko ikasleek

Salvamento Marítimo Humanitario elkarteko Iñigo Gutierrez Zubimusun izan da, DHBko ikasleekin. Elkarteko lehendakari ordea da, eta Aita Mari misioan zein Chios-eko lehorreratzean parte hartutako da.

SMH-k garapenerako lankidetza eta laguntza humanitarioa ditu oinarri, eta giza eskubideen karta itsasoan laguntza behar dutenengana ere iristea dute helburu. Itsasoa pertsona guztien eremua dela defendatzen dute, jatorriagatik, arrazagatik, sinesmenengatik, edo generoagatik inor bereiztu gabe.

SMH-n egiten duten lana eta dituzten helburuak azaldu dizkie Gutierrezek ikasleei, eta hainbat giza printzipiori buruz hitz egin die:

  • Boluntariotza
  • Elkartasuna
  • Humanitatea
  • Unibertsaltasuna
  • Parekidetasuna
  • Inpartzialtasuna
  • Duintasuna

Esperientzia bikaina izan da! Eskerrik asko Iñigo eta Salvamento Marítimo Humanitario elkarteko kide guztiei, itsasotik harago ere gizatasuna transmititzeagatik.