Euskara bihotzetik ahora!

Argitxoren bisita jaso dute txikienek, eta gogoz ospatu dute haren urtebetetze eguna. Jolasak, kantuak eta dantzak izan ditugu gaur, ikasgelatik kanpo ere sustatzen baitugu euskara eta euskal kultura, ikastolan, kalean eta herrian. Ikasle konprometituak eta kritiko eraikitzaileak heztea dugu helburu, eta Euskaraldiaren olatuan ikasle helduenek ere euskaraz bizitzen jarraitzeko konpromisoa adierazi dute gaur. IKUSI ARGAZKI BILDUMA.