TANTA egitasmoak baditu saridunak!

Ikastolen aldeko elkartasun adierazpen txartela da TANTA, eta irabazleen jarrerari esker erabateko zentzua hartu du egitasmoak aurten. Izan ere, 60.000 euroko saria irabazi duen bikoteak beraiek guraso diren Armentia Ikastolari eman diote sariaren zati bat. Zubimusu Ikastolak banatzeko zituen txarteletako bat izan da irabazlea, baina sariduna agertu ez denez ordezko txartel izendatuaren erosleek eskuratu dute saria. Izugarri gustatuko litzaiguke saria Zubimusuk saldutako txartelaren jabeari eman ahal izatea, baina baina beste horrenbeste estimatzen dugu Irantzuk eta Hibaik izan duten jarrera eta Armentia Ikastolari, eta ikastola guztiei, egin dieten aitortza. Hori baita ikastola baten muina, elkarlanean, elkarrekin aritzea! Zorionak bikote sariagatik, eta bereziki, izan duzuen jarreragatik! Eredu zarete!

Irakurri albiste osoa hemen: www.ikastola.eus/berriak/39971