Natura, arnasgune

Covid 19-aren eraginak gutxitze aldera Zubimusu Ikastolan landu eta garatu ditugun protokoloen artean ikasleekin aire libreko irteerak egingo ditugu. Hala, hilabetean behin eta ostiralez, LH-ko maila guztietako ikasleekin gure inguruko parke edo gune berde batera goiz pasako irteerak eta ibilbideak egiten hasi gara. Irteera zein ostiraletan izango den aurrez jakinaraziko da, eguraldiaren arabera, eta ikasle bakoitzak arropa egokia eta hamaiketakoa eramateko motxila ekarri beharko ditu egun horretan. Ikusi hilabete honetan egindako irteerako argazkiak.