Euskaraldian izena emateko aukera ostiralean

Zubimusu Ikastolak bat egin du Euskaraldiaren bigarren saiorekin, eta hala, Belarriprest edo Ahobizi roletatik aritzeko izena eman ahal izateko mahaia jarriko da ostiralean Txerminen, 17:00etatik 18:00etara.

Euskaraldian parte hartu ahal izateko izen emate orriak izango ditugu bertan, eta baita Belarriprest eta Ahobizi txapak ere. Nahi dutenek Euskaraldiko banderolak erosteko aukera ere izango dute, 5 euro ordainduta.

Egin dezagun euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan! Animatu eta eman izen Euskaraldian!

*) Euskaraldiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu eta izena online eman nahi baduzu, sartu esteka honetan: euskaraldia.eus.