Herriarekin bat, euskal tradizioak berreskuratzen

Garai bateko euskal usadioa berreskuratu nahian, herri mailan Gau Belltza eguna ospatu nahi izan da, baina egoera hau dela eta ,bertan behera geratu da.

Dena den, haur hezkuntzakook bat egin nahi izan dugu ekimenarekin eta horregatik, kalabazak erostera herriko Pepi dendara joan gara.

Ikusi nahi al duzue kalabaza hauekin zer egingo dugun? Etorri, etorri larunbat iluntzean eta ea denon artean arimak uxatzen ditugun!!!