Errigorako saskiak eskatzeko aukera dago azaroaren 12ra arte
Aurten ere Errigorako saskiak erosiz Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari laguntzeko aukera dugu!. Zortzigarren edizio honetan ere berrikuntzak ditugu, aurreko urtean bezala 3 lote ezberdin jarri dira aukeran (beltza, berdea eta zuria), saskiek 50€, 60€ eta 70€ balio dute hurrenez hurren. Aurten, saskiez gain, Korrikaren katilua, Seaskaren egutegia edota D ereduaren haziak erosteko aukera izango dugu, bakoitza 5 euroan.
Saski bakoitzaren prezioaren %25a Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari laguntzeko erabiliko da. Aurten, besteak beste, zonaldeko euskaldunak, euskaltzaleak eta eragileak saretzen dituen “Agerraldia” ekimenari bultzada emateko erabiliko da. Ekimen hori buruzko informazioa osoa hemen duzue: AGERRALDIA
Goian aipatutako produktu gehigarriak erosiz gero AEK, Seaska eta Sortzeni erositako produktu bakoitzeko 5 euroko ekarpena egingo zaie.
Eskaera egiteko epea: urriak 24 – azaroak 12.
Eskaera egiteko bete honako orria: ERRIGORA SASKIAK
Informazio gehiago hemen: Errigora txostena.