Musuko erabilgarriak 6 urtetik gorako ikasleentzat

Amasa-Villabonako Udalak musuko berrerabilgarriak banatu ditu 6 urtetik gorako herriko ikasleen artean, tartean baita Zubimusuko Ikasleei ere. Musukoek “Berpiztu Amasa-Villabona” leloa dute albo batean, herriaren eta bertan bizi garenon bizi-gogoa goraipatzeko.

Udalak gogoratu du pandemia honi aurre egiteko ezinbesteko dela musukoa erabiltzea, eta horregatik egin du banaketa. Gainera, ikasleen familiei laguntza ere eskaini nahi izan die udalak modu honetan.

Musuko berrerabilgarriak dira, pandemia garaian ere ingurumena eta natura babesten jarraitzeko.

Zubimusu Ikastolaren izenean eskerrak eman nahi dizkiogu Amasa-Villabonako Udalari, ikastetxeekiko, eta, batez ere, ikasleekiko eta haien familiekiko erakutsi duen arduragatik.