Saharako Lurralde Askatuetara bidaltzeko elikagaiak eta materiala jasoko dugu

Tolosaldea Sahararekin elkarteak martxan jarri du beste urte batez Sahararako Lurralde Askatuetara elikagaiak eta eskola materiala bidaltzeko bilketa kanpaina. Zubimusu Ikastolak bat egingo du beste urte batez kanpainarekin, eta produktuak biltzeko gunea egokituko dugu. Urtarrilaren 31ra bitartean egingo da bilketa.

Tolosaldea Sahararekin elkartetik adierazi dutenez, honako elikagaiak bilduko dituzte aurten: lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak eta haurrentzako zein helduentzako pixoihalak. Tolosaldeko biztanle bakoitzeko kilo bat biltzea dute helburu, beraz, bat egin dezagun erronkarekin eta jarri dezagun gure aletxoa ere.

Eskola materialari dagokionean, koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak… bilduko dituzte.

Bildutako guztia elkartera eramango dute, bertan dena antolatu eta otsailaren amaieran Donostiara eramango dute, handik irtengo baitira aurten Gipuzkoan bilduko diren produktu guztiak.

Animatu eta jarri zure aletxoa!