Javier Bahón adituak hitzaldia egingo du astelehenean Zubimusuk antolatuta

“Gure seme alabek behar duten motxila” izenburupean hitzaldia egingo du Javier Bahón adituak astelehenean. 17:30ean izango da, Gurea zineman. Tuinnovas hezkuntzako berrikuntza eta coaching laborategiko burua eta nazioarteko hezkuntza metodologien dibulgatzailea da Bahón. Robert Swatz doktorearen taldean, Bostongo National Center for Teaching Thinkingeko formatzailea ere bada.

XXI. mendeko herritarra izateak aurreko belaunaldietan behar ez ziren konpetentzia eta gaitasun batzuen garapena eskatzen du. Horregatik, familiek behin eta berriz entzuten badute ere gaur egun gazteek mundu ezezagun baterako prestatu behar dutela, ez dute ondo ulertzen zer esan nahi duen horrek. Zer da erronka honen aurrean familian hobekien egin daitekeena? Nola ulertu dezakete familiek hezkuntza zentruetan ematen ari diren aldaketak, aldaketa horiek gu ikasle gazteak ginenean izandako bizipen edo ekintzekin inongo zerikusirik ez daukatenean?

Hori guztia eta gehiago izango du hizpide Javier Bahonek (Bilbo, 1966) egingo duen hitzaldi irekian. Abenduaren 16an izango da, 17:30ean, Gurea zineman. Hitzaldia gazteleraz izango da.

Ez galdu aukera eta etorri hitzaldira, bertan itxarongo zaitugu.