Skip to main content

Jangela

jangela

Zubimusu ikastolako eguerdi garaiak, une hezigarri eta atseginak izatea nahi dugu. Mahi-Mahiek, ikasleek, modu osasuntsuan jateaz gain, esperientzia dibertigarri eta hezigarriak bizitzea du helburu, ikasleen bizipenak modu integralean elikatzeko eta ohitura osasuntsuak sustatzeko.

ESPAZIO EZBERDIN ETA ATSEGINA

Guztion beharrak kontuan hartuta eta espazioak ematen dizkigun aukera ezberdinen baitan egokitzen da gure jantokia; espazioa bera ikasleen garapenean oztopo izan ez dadin eta adin ezberdinetara egokitzen diren gune erabilgarri eta dibertigarriak sortzeko asmoz.

EGUERDI GARAIKO ESPERIENTZIA: ELIKADURA ETA BIZIPEN HEZIGARRI ETA DIBERTIGARRIAK

Zubimusuk ez du sukalderik ikastolan bertan, baina egunean bertan egindako janaria eskaintzen du. Ikastolako jantokian bertako produktuak eta elikagai ekologikoak eskaintzen dira eta Errigora ekimenarekin bat egiten dugu. Ikasleek rol aktiboa dute eguerdi garaian, lan taldean arituz, beraien bazkal eta atseden hartzeko unearen arduradun bihurtzen baitira. Helburu berdinekin diseinatutako esperientziak bizitzen dituzte jangelan eta jangelatik kanpo eta ekimen sorta ugarirekin hilabete bakoitzean gai ezberdinak jorratzen dituzte: jolas, ekintza, tailer, hitzaldi ezberdinekin etab.

Gozatu, ikasi, elkarbanatu eta bizitza ospatzeko espazioa da gurea!

LAN-TALDEA: GURE HEZILAGUNAK

Ikasleekin etengabe hartuemanean dagoen hezilagun lan taldea daukagu eta Mahi-Mahiren bitartez, formakuntza ugari jasotzen dituzte ikasleen eta zerbitzuaren beharrak asetuko dituzten tresna eta gaitasunak lantzeko. Horrez gain, egunerokotasuneko beharrak erantzun eta ekimen berriak sortzeko asmoz, ekimenetan parte hartzen dute urte guztian zehar Mahi-Mahiko lankideekin batera.

IZEN EMATEA eta KUOTAK

Izen-ematea hilekoa den arren, ikasturtean zehar familietan sor daitezkeen behar eta ezusteei aurre egiteko, egun solteetan etortzeko aukera ere badago, aurreko eguneko 12:30ak baino lehen, idazkaritzara (943 692321) edo emailez zubimusu@ikastola.eus helbidera jakinarazita.

2023/24 Ikasturteko kuota:

Hilabeteko kostea; astean 5 egun: 146€ (ikasleko) / 13,50€ (soltea)

Hilabeteko kostea; astean 4 egun: 132,50€ (ikasleko)

Hilabeteko kostea; astean 3 egun: 119,00€ (ikasleko)

Hilabeteko kostea; astean 2 egun: 105,50€ (ikasleko)

Hilabeteko kostea; bi astez behin: 112,00€ (ikasleko)