Eskolarteko Finalista Egunera mendi irteera igandean
Aizkardi Mendi Elkarteko Ttonttorrez Ttonttor sailak irteera antolatu du iganderako, urriak 20. Azkoitian egingo den Eskolarko Finalista Egunera izango da irteera. Villabonako Olaederra kiroldegitik 08:15ean abiatuko dira autoz Azkoitiara, eta egun erdiko irteera izango da. Izena emateko azken eguna ostegunean izango da, urriak 17, 665 73 14 64 telefonora deituta. Gogoratu, ume bakoitzak guraso edo arduradun batekin parte hartu behar duela. Honako esteka honetan aurkituko duzue finalista eguneko informazio gehiago: http://www.gmf-fgm.org/Finalistaren-Eguna/