Skip to main content

Goiz txokoa

Goiz txokoa
Zerbitzu honi esker, goizeko 07:30etatik 9:00ak arte, HH - LH 5. mailako ikasleek ikastolan hezitzaile baten ardurapean egoteko aukera dute, bai Zizurkilen eta baita Villabonan, Txermingo eraikinean ere.

 

IZEN EMATEA eta KUOTAK

Izen-ematea hilekoa den arren, ikasturtean zehar familietan sor daitezkeen behar eta ezusteei aurre egiteko, egun solteetan etortzeko aukera ere badago, aurreko egunean idazkaritzara (943 692321) edo emailez zubimusu@ikastola.eus helbidera jakinarazita.

- Ohiko erabiltzaileak: ohiko erabiltzaile, egunero edo egun guztietatik %80a erabiltzen duten ikasleak kontsideratuko dira.

2023/24 Ikasturteko kuota: 30€

- Ez ohikoak: egun soltetan goiz txokoa erabiltzen duten ikasleak kontsideratuko dira.

2023/24 Ikasturteko kuota: 5€