Ane Iriarte txirrindularia Haur Hezkuntzako ikasleekin izan da

HHko haurrek mugikortasunaren inguruko lanketa egin dute aste hauetan. Garraio mota ezberdinen inguruan egin dute lanketa: zein diren kutsatzen dutenak, zein diren jasangarriak...

Bizikletaren erabilera ere izan dute jomuga, eta horren harira Ane Iriarte ikasle ohiaren eta txirrindulariaren bisita jaso dute. Bere esperientziaz hitz egin die Iriartek, eta, besteak beste, gai hauek jorratu dituzte: nola janzten den, kaskoaren garrantzia, irabazitako sariak (dominak, maillotak...), Euskal Herritik kanpora egindako bidaiak (Los Angeles, Canada, Colombia, Itailia, Alemania...)

Haurrak oso gustura aritu dira Iriarterekin solasean, eta oso esperientzia aberasgarria izan da.