Begirale izateko ikastaroan izena emateko epea ostiralean amaitzen da

Aurten, urtero bezala, Ikastolen Elkarteko Aisiola begirale eskolak begirale ikastaroa eskainiko du ikastolan.

Ikastaro honen bitartez, aisialdiko esparruan jarduteko trebetasun aberasgarriak lortzen dira, horien artean, talde dinamikak, ikasleen arteko elkarrekintzak, naturako baliabideen erabilerak... 310 orduko (150 teoriko eta 160 praktiko) iraupena duen ikastaroa da eta Batxilergo 1. maila eta 2.mailako ikasleei zuzendua dago. Batxilergo 1.mailako ikasleek bi ikasturtetan burutzen dute ikastaroa eta 2.mailakoek ikasturte bakarrean.

Ikastaroa amaitzean, ikasleek, Lanbidek emandako HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIKO JARDUEREN DINAMIZAZIOA izeneko 2.mailako gaitasun ziurtagiria titulu ofiziala jasoko dute.

Izen-ematea zabalik dago eta irailaren 27 arte dago matrikula egiteko aukera. Informazio gehiago nahi izanez gero, aisiola@ikastola.eus helbidera idatzi dezakezue edo 944 354 340/943 445 108 telefonora deitu.