Kilometroetako Erronkarako olio bilketa

Urteroko legez, Ikastolako DBH3 eta 4ko gazteek Kilometroak eguneko Erronka lehiaketan parte hartuko dugu.

Aurten, lehen frogarako zuen laguntza beharko dugu. Lehen froga hau gainditu ahal izateko, etxeetan erabilitako ahalik eta olio gehien bildu behar dugu. Horretarako, aste honetan zehar, asteartetik ostirala bitarte, Txermingo emergentzietako eskaileren ondoan izango gara 17:05tatik 17:30tara, zuek ekarritako olio guztia gure ontzian jasotzen. 

Beraz, etxean duzuen erabilitako olioa ikastolara ekarrita lagunduko gaituzuelakoan, mila esker eta ondo izan!